BILBO 20 Nov. (EUROPA PRESS) -
Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Nautika eta Itsasontzi-Makineria Goi Eskola Teknikoak 2008ko tituludun berriei diploma banatuko dizkie bihar, 18:00etan, eskolaren egoitzan, Portugaleten (Bizkaia). Horren ostean, eskolako 40. urteurrena ospatzeko antolatu diren emanaldiak hasiko dira.
Horrela, diplomak banatu ostean, 19:30etan, Portugaleteko Puente Colgante Hotelean batzar informal bat izango da, eta larunbatean, 10:30etan, protokolozko emanaldi bat izango da eskolako ekitaldi aretoan, EHUko iturriek prentsa ohar bidez gaur jakinarazi dutenez.
Diplomak banatzeko ekitaldia 18:00etan hasiko da, agintarien mintzaldiekin, Nautika eta Itsasontzi-Makineria Goi Eskola Teknikoko zuzendaria den Fernando Cayuela eta UPV/EHUko Akademi Antolakutzako errektoreordea den Eva Ferreiraren hitzaldiekin alegia.
Ondoren, eskolan 25 urte lanean aritu direnek omenaldia jasoko dute, eta 2008ko tituludun berriei diplomak emango zaizkie: 18 Itsasontzi Makinetan diplomatuak; hamar Itsasontzi Makinetan lizenziatuak; bi Hiritar Itsasketan lizenziatuak (Makineria atala); hamar Itsas Nabigazioan diplomatuak; 16 Nautika eta Itsas Garraioan lizenziatuak; hiru Hiritar Itsasketan lizenziatuak (Nautika atala); 16 Merkataritza-untzietako makinetako 2. mailako ofizialak; hiru Merkataritza-untzietako makinetako buruak; 18 Merkataritza-ontzietako 2. mailako pilotuak; eta hamar Merkataritza-untzietako kapitainak.
Nautika eta Itsasontzi-Makineria GETko 40. urteurrena ospatzeko ekitaldiei dagokienez, bihar hasiko dira baita, 19:30etan, Portugaleteko Puente Colgante hotelean izango den batzar informal batekin. Larunbatean, 10:30etan, Fernando Cayuelak eta irakasle eta ikasle ohiek hitz egingo dute, eskolako ekitaldi aretoan.
Ondoren eskola bisitatuko da eta Elai-Alai koruaren emanaldia izango da, eta bukatzeko Saltillo itsasontzi-eskolako bisita egingo da erta 14:303etan senidetasunezko bazkariarekin amaituko eskolaren 40 urteurrena ospatzeko ekitaldia.