EUSKADI.-Ehun gaztek hartuko dute parte aurten Eusko Jaurlaritzak bultzaturiko lankidetzako egitasmoetan

Actualizado: viernes, 13 marzo 2009 15:28

GASTEIZ, 13 Mar. (EUROPA PRESS) -

Guztira 20 eta 30 urte bitarteko ehun gaztek hartuko dute parte 2009. urtean Eusko Jaurlaritzak Amerikan, Afrikan eta Asian bultzatzen dituen lankidetzako proiektu ezberdinetan. Horrela, "Euskadiko Gazteak Lankidetzan 2009" programan parte hartzeko epea bihar zabalduko da eta apirilaren 7an bukatuko.

Izena emateko interneten egin daiteke, www.gazteaukera.euskadi.net web-orrian, formulario elektroniko baten bitartez 'Lankidetza' atalean. Internet ez dutenek, aldiz, internet zerbitzua erabil dezakete KZgunea zentroetan edo izena eman Eusko Jaurlaritzaren Gasteiz, Bilbo eta Donostiako egoitzetan.

Kultura Saileko Gazteri Zuzendaritzak eta Etxebizitza eta Gizarte Gaietarako Sailaren Garapen Lankidetzarako Zuzendaritzak elkarrekin bultzatzen duten lankidetza-programa honen helburua hirugarren mundurekin garapen ekintzetan kolaboratzea da, eta horretarako euskal gazteek Amerika, Afrika eta Asiako herrialdeko desberdinetan egingo diren garapenerako ekitaldietan lan egingo dute, Gobernuz Kanpoko Erakundeen bitartez.

Proiektuak uztaila eta urria bitartean egingo dira. Partaideek Euskal Autonomia Erkidegoan erroldatuta egon beharko dute deialdia egin den urteko urtarrilaren 1aren aurretik edota Gernikako Estatutuko 7. artikuluan ezartzen denaren araberako EAEko herritarraren izaera politikoa izatea.