EUSKADI.-Ekonomisten Euskal Elkargoak hitzarmena izenpetu du Innobasquekin

Europa Press País Vasco
Actualizado: miércoles, 19 noviembre 2008 18:21

BILBO 19 Nov. (EUROPA PRESS) -

Ekonomisten Euskal Elkargoak lankidetza-akordioa izenpetu du gaur Zamudion (Bizkaia) Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziarekin,

"Euskadiko ekonomiaren eta gizartearen bigarren eraldaketa handia" sustatzen elkarrekin lan egiteko.

Hitzarmena Innobasqueko zuzendari nagusi Jose Maria Villatek eta

Ekonomisten Euskal Elkargoko presidente Iñigo Ocarizek izenpetu dute;

erakunde honek "posizio pribilegiatua du" ekonomistek beren lanbide-jarduera zertzen duten inguruneetan begiraleku izateko.

Gaur izenpetutako akordioaren bidez Ekonomisten Euskal Elkargoa nahiz Innobasque gogotsu lan egitera konprometitu dira, "ekonomiaren eta gizartearen bigarren eraldaketa handi hau bultzatu eta garatzeko".

Horren haritik, bi aldeak ados daude Euskadin berrikuntza erraztu eta bultzatzeko koordinazioaren, lankidetzaren eta sareko lanaren kulturan sakondu beharraz, baita baliabideen espezializazioan

eta optimizazioan ere, eta hori era guztietako euskal erakundeen lehiakortasuna areagotzeko, euskal gizarte osoaren egungo eta etorkizuneko bizi-kalitatea hobetzen lagunduz.

Akordioaren helburua bi erakundeen artean lankidetza eta koordinazio-esparrua ezartzea da, gerora ekintzak garatu ahal izateko Ekonomisten Euskal Elkargoaren eta Innobasqueren artean, "Euskadiko ekonomiaren eta gizartearen bigarren eraldaketa handirako berrikuntza eta gizarte-mobilizazioa sustatzeko proiektuan".

Halaber, akordioak elkarren arteko jardunerako oinarriak ezartzen ditu; horiek zehaztu eta lankidetza-ildoak ezarriko dira, gero Jarduera Programa espezifikoak egingo direlarik.

Contenido patrocinado