EUSKADI.-Elhuyar Fundazioak bihar egingo du Donostian VII. Zernola Olinpiadako sariak banatzeko ekitaldia

Actualizado: miércoles, 27 mayo 2009 13:55

DONOSTIA, 27 May. (EUROPA PRESS) -

Elhuyar Fundazioak antolatutako zientzia eta teknologiako VII. Zernola Olinpiadaren sari-banaketa eta festa ospatuko dira bihar Donostiako Cristina Enea parkean, eta DBHko 1. eta 2. mailako 100 gazte inguru elkartuko dira. Iñigo Azpitarte "Goazen!" musikaleko protagonistak girotuko du sari-banaketaren ekitaldia.

Elhuyarretik adierazi dutenez, aurtengo irabazleak honako hauek izan dira: lehenengo saria Altsasuko (Nafarroa) Iñigo Aritza ikastolako DBH 2A ikasgelako gazteek lortu dute; bigarren, Lekeitioko (Bizkaia) R.M. Azkue ikastetxeko DBH 2A ikasgelakoak gelditu dira, eta hirugarren, Donostiako Axular Lizeoko DBH 2D gelakoak.

Eguneko ekitaldien egitaraua 10:00etan hasiko da; ordu horretan, taldetan banaturik, orientazio-joko batean parte hartuko dute gazteek Cristina Enea parkean zehar. Ondoren, 12:00etan, sari-banaketaren ekitaldia ospatuko da, Iñigo Azpitartek girotuta.