EUSKADI.-Eliades Ochoak 'guaracha' soinuak eramango ditu gaur Donostiako Victoria Eugenia Antzokira

Actualizado: jueves, 14 mayo 2009 12:40

DONOSTIA, 14 May. (EUROPA PRESS) -

Eliades Ochoa 'guaracha' musikaren erregeak kontzertua eskainiko du gaur Donostiako Victoria Eugenia Antzokian, 20:00etan hasita. Sarrerak 16, 20 eta 25 eurotan daude salgai Victoria Eugenia eta Antzoki Zaharreko leihatiletan, Telekutxan, Servikutxan eta www.kutxa.net webgunean, Donostia Kulturak jakinarazi duenez.

Kubako Santiagoko Casa de la Trova mundu guztiko erreferentzia musikal bihurtu izanaren erantzule nagusienetakoa da Eliades Ochoa, "Buena Vista Social Club" disko ospetsuan parte hartu zuen musikari gazteena.

"El cuarto de Tula", "Chan Chan" eta "El carretero" abesti ezagunei ahotsa eta gitarra jarritako musikari kubatarrak bere dohainak erakutsiko ditu gaur Donostiako Victoria Eugenian 20:00etatik aurrera eskainiko duen kontzertuan.