EUSKADI.-Emakume bat zauritu da Durangon (Bizkaia) bere etxebizitzan izandako sute baten ondorioz

Actualizado: lunes, 23 marzo 2009 13:48

BILBO, 23 Mar. (EUROPA PRESS) -

Emakume bat zauritu da gaur goizaldean Durangon (Bizkaia) bere etxebizitzan gertatu den sute baten ondorioz, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak Europa Press-i jakinarazi dionez.

Sutea 1:20 aldera gertatu da Durangoko Arriluzea kaleko etxebizitza batean. Lehenengo ikerketen arabera, egongelan hasi da sua eta jatorria elektrikoa izan daiteke.

Sutearen ondorioz, 43 urteko emakumezko bat zauritu egin da eta hanka bat hautsita izan dezake. Hori dela eta, Galdakaoko Ospitalera eraman behar izan dute.