EUSKADI.-Emakundek Berdintasunaren Aldeko Erakunde Laguntzaile izendatu ditu AZ Procesos Participativos eta ATE Asesores enpresak

Actualizado: martes, 26 enero 2010 13:02

GASTEIZ, 26 Ene. (EUROPA PRESS) -

Emakundek Emakume eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakunde izendatzen duen bereizgarriak eman dizkie gaur goizean AZ Procesos Participativos eta ATE Asesores enpresetako arduradunei. Bereizgarria 1994an eratu zen emakume eta gizonen berdintasunean aurrerapausoak emateko konpromisoa hartzen duten entitateek egindako lana aitortzeko eta dagoeneko 42k jaso dute.

Emakumdeko arduradunek jakinarazi dutenez, AZ Procesos Participativos 2007an sortutako enpresa gasteiztarra da eta parte-hartze prozesuetan espezializatua dago. Bestalde, ATE Asesores de Gestión S.A. enpresak lantokiak ditu Gasteiz, Donostia eta Bilbon eta 1972. urtean sortu zenetik kontu eta finantza sektorean egiten du lan.

Emakume eta Gizonen Berdintasunerako Lankidetza Erakunde izateko beharrezkoa da enpresa barruan emakume eta gizonen egoera aztertzen duen diagnostikoa egitea, lehenik eta behin, eta, ondoren, ekintza positiborako plan bat diseinatu eta aurrera eramateko konpromisoa hartzea.

Ekintza positiborako plan honek zenbait helburu bete behar ditu, besteak beste, aukera berdintasunen aldeko politika bultzatzea langileak kontratatu, sustatu eta trabatzeko orduan; zuzendaritzako langileak eta langileen kontratatze lanak burutzen dituztenak aukera berdintasunean trebatzea; kontratazio, aukeraketa eta trebakuntza prozesuak aldian-aldian gainbegiratzea, hartu diren neurriak aplikatzen diren baieztatzeko; malgutasun bideak eskaintzea familia mailako ardurak dituzten langileei; eta emakume eta gizonen arteko aukera berdintasuna lortzeko bideak erraztuko dituzten informazio edota sentsibilizazio kanpainak egitea.

Emakume eta gizonen egoeraren diagnostikoa egiteko eta ekintza positiborako planak lantzeko, enpresek laguntza teknikoa eskatu dezakete eta horretarako homologaturiko entitate kontsultoreen bitartez eskaini ahal zaie. Emakundek, honetarako, urtero egiten du diru-laguntzen deialdia.