BILBO 21 Nov. (EUROPA PRESS) -
Zinebi Bilboko Zine Dokumental eta Film Laburren 50. Nazioarteko Zinemaldia igande honetan hasiko da, Bilboko Arriaga Antzokian Emir Kusturica serbiar zinemagileak bere The No Smoking Orchestrarekin batera emango duen kontzertuarekin. Emanaldia 19:00etan hasiko da, antolatzaileek adierazi dutenez.
Sarrerek 6 eta 18 euro bitarteko salneurria dute eta Arriagako leihatiletan eta BBK-ko Teleka kutxazainetan daude salgai. Bilbao 700 Fundazioak eta Zinebik babesten dute kontzertua eta emanaldi honekin ekingo zaio jaialdiari, azaroaren 29ra arte luzatuko den 50. edizioari alegia.