EUSKADI.-Enpresa baten barruan lapurtzen harrapatu duten 19 urteko hiru gizon atxilotu dituzte Urnietan (Gipuzkoa)

Actualizado: martes, 14 abril 2009 15:18

DONOSTIA, 14 Abr. (EUROPA PRESS) -

Ertzaintzaren agenteek 19 urteko hiru gizonezko atxilotu zituzten Urnietan (Gipuzkoa) atzo arratsaldeko lehen orduetan, enpresa baten barruan ustez lapurretan egin izana leporatuta, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak gaur jakinarazi duenez.

Atzo arratsaldean, 14:30ak pasatxo zirenean, Urnietako Ergoyen industrialdetik Ertzaintzaren laguntza eskatu zuten ustez hiru gizonezko barruan sartu baitziren industrialdearen inguruan dagoen hesia indarrez irekiz. Inguruetan herritarren segurtasunerako zainketa lanak egiten ari zen patruila bat berehala bertaratu zen eta hiru susmagarriak aurkitu zituzten enpresaren kanpoaldean aparkatutako furgoneta baten ondoan.

Agenteek hiru gizonezkoak identifikatu zituzten eta ibilgailuaren barruan aipatutako enpresako materiala zeramatela ere egiaztatu zuten agenteek. Hau guztia ikusita, eta beharrezko egiaztapenak egin ostean, atxilotu eta Ertzainetxera eraman zituzten bertan beharrezko izapideak egin ahal izateko.