EUSKADI.-Eraikuntzaren kostuak %0,2 igo ziren EAEn joan den maiatzean, eta azken 12 hilabeteetan %0,3 gutxitu dira

Actualizado: martes, 30 junio 2009 13:31

BILBO, 30 Jun. (EUROPA PRESS) -

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Eraikuntzaren Kostuen Indizea %0,2 igo zen joan den maiatzean, aurreko hilaren aldean, eta maiatzeko urte arteko tasa (azken 12 hilabeteetako bilakaera biltzen duena) %0,3 jaitsi zen, Eustatek gaur emandako datuen arabera.

Joan den maiatzean, eta aurreko hilaren aldean, lan-eskuaren kostua ez zen aldatu (%0,0), eta lehengaien kostuak, berriz, %0,3 garestitu ziren.

Maiatzean, hil arteko tasetan, Eraikuntza eta Obra Zibila azpisektoreek antzeko bilakaera izan zuten lehengaien kostuari dagokionez. Horrela, Eraikuntzaren atalean %0,2ko igoera izan zen aurreko hilaren aldean, eta Obra Zibilaren atalean %0,6. Bi azpisektore horien urte arteko bilakaeran badira zenbait ezberdintasun: Eraikuntzako lehengaien kostuak %0,7 hazi ziren, eta Obra zibilekoak, berriz, %7,6 jaitsi.

Sektorean kontsumitu diren lehengaien prezioari dagokionez, azken 12 hilabeteetan inflazio-tasa handienak izan dituztenak ondokoak izan dira: Ura (%7,4), Ez-metalezko mineralak (%6,2), Altzarigintza (%3,4), Energia elektrikoa eta gasa (%2,0). Aitzitik, urteko prezioetan (2009ko maiatza, 2008koaren aldean) murrizketak izan dituzte Petrolioa fintzearen (%-37,9), Metalurgiaren (%-21,6), Zurgintzaren (%-3,5) eta Material elektrikoaren (%-1,9) lehengaiek.