Aviso: Esta noticia tiene más de un año. Última actualización: 09/11/2009 16:56
EUSKADI

Eric and Mary Ross Ultimedia Concept-en azken performance esperimentala estreinatuko da ostegunean Guggenheim Museoan

   Guggenheim Bilbao Museoak "Boulevard d'Reconstructie (Op. 54)" izenburuko obra eskainiko du datorren ostegunean munduan lehenengo aldiz, 20:00etatik aurrera. Ekoizpen hau Eric Ross musikagileak eta Mary Ross bideo-artistak osatzen duten Ultimedia Concept talde estatubatuarraren azken lana da. Sarrerak eskuragarri daude museoko leihatiletan eta www.guggenheim-bilbao.es webgunean, museoko iturriek gaur jakinarazi dutenez.

   Performance esperimental honetan bideoak eta argazkiak pianoaren, gitarraren eta, batez ere, thereminaren musikarekin uztartzen dira.

Musika zuzenean joko du Eric Rossek eta hainbat estilo nahastuko ditu: jazza, musika klasikoa eta seriala.

   1977tik aurrera, Eric and Mary Ross Ultimedia Concept taldea multimedia kontzertu ugaritan aritu da, baita mundu osoko jazz jaialdi, museo eta arte-zentroetan ere.

   Arratsaldeko 18:30etan, performance lana hasi baino ordu eta erdi

lehenago, sortze-prozesu bat eskainiko dute bi artistek. Bertan elkarrekin lanean eman dituzten 30 urteei buruz hitz egingo dute eta

orain arte egin dituzten performance batzuren adibideak eskainiko dituzte. Horrez gain, bertaratzen direnek bideo-artearen sorreraren inguruan eta honek argazkigintzan eta teknologia berrietan izan duen eraginaren inguruan solas egin ahal izango dute artistekin.

El vídeo comenzará después de segundos de publicidad.
Portal Turismo
 
la actualidad más visitada en www.europapress.es
Un empleado de Apple confirma varias características del iPad 3 La ola de frío se agudizará el fin de semana Sobresaliente 'Cum Laude' para la tesis de Camps

www.europapress.es es el portal de actualidad y noticias de la Agencia Europa Press. Publicación digital auditada por OJD.
© 2012 Europa Press. Está expresamente prohibida la redistribución y la redifusión de todo o parte de los contenidos de esta web sin su previo y expreso consentimiento.