EUSKADI.-Eroskik "Consumer" aldizkariaren hamar urteotako corpusa eman dio Euskaltzaindiari

Actualizado: jueves, 21 enero 2010 19:07

BILBO, 21 Ene. (EUROPA PRESS) -

Eroskik "Consumer" aldizkariaren corpusa biltzen duen CDa eman dio gaur Euskaltzaindiari, Akademiaren Bilboko egoitzan egin den "Corpusgintza gaur egun" mintegiaren hasieran.

"Eroski Consumer Corpusa" Eroskiren aldizkariak hamar urtez argitaratu dituen testuetan oinarrituta da, eta lau hizkuntzatan ematen ditu emaitzak: euskaraz, katalanez, galizieraz eta gaztelaniaz. Corpus honen garapenean, Elhuyar Fundazioak eta Eleka Ingeniaritza Linguistikoak hartu dute parte.

Eroskiren izenean, Agustin Markaid zuzendari nagusiak eman dio corpusa Andres Urrutia euskaltzainburuari. Eurekin batera, Itziar Nogeras Elhuyar Fundazioaren zuzendari nagusia izan da.