EUSKADI.-Eroskik glutenik gabeko elikadurari buruzko 92 Kontsumitzaile Eskola egingo ditu asteazkenean

Actualizado: lunes, 25 mayo 2009 12:59

BILBO, 25 May. (EUROPA PRESS) -

Eroskiko Nutrizioa eta Ongizatea Behatokiko 100dik gora nutrizionistek glutenik gabeko elikadurari buruzko Kontsumitzaile Eskolak emango dituzte asteazkenean, Zeliakoen Espainiako Egunarekin bat eginez. Doako eskola hauek Eroskik Espainia osoan dituen 92 hipermerkatuetan antolatuko dira, eta gai horretaz interesatuta dauden kontsumitzaileak 902 540 846 telefonora deituz edo escuelas@eroski.es posta elektronikoan eman dezakete izena, Eroskiko iturriek jakinarazi dutenez.

Ekimen hau, Eroskik Nutrizioa eta Ongizatea Behatokiarekin batera abiarazi duen sentsibilizazio kanpainaren barruan gauzatu da. Kanpaina maiatzean egiten ari da Eroskiko hipermerkatu guztietan, dieta bizitzaren ziklora eta osasun-egoerara egokitu beharraz ohartarazteko asmoz. Ekimenak 120 nutrizionista baino gehiago mobilizatu ditu, eta hauen bitartez informazio pertsonalizatua eman zaioe hala eskatun duten kontsumitzaileei.

Eroskik, FACErekin eta Nutrizioa eta Ongizatea Behatokiarekin elkarlanean, glutenik gabeko elikadurari buruzko informazio-gida bat ere argitaratu du, Espainian 450.000 pertsona inguruk pairatzen duten gaixotasun zeliakoari aurre egiteko dieta espezifikoaz.