EUSKADI.-Eroskik ohiko milioi bat poltsa baino gehiago erabiltzea saihestu du esperientzia pilotu batean

Europa Press País Vasco
Actualizado: jueves, 20 noviembre 2008 13:03

BILBO 20 Nov. (EUROPA PRESS) -

Eroskik proiektu pilotua jarri zuen abian joan den ekainean lau dendatan supermerkatuko edo hipermerkatuko ohiko poltsen alternatiba eskaintzeko helburuarekin. Ekimen horri esker, plastikozko ohiko 1.250.000 poltsa erabiltzea saihestu du Eroskik.

Proiektuaren baitan, berriz erabiltzeko moduko hiru poltsa-mota kaleratu dira taldeko lau dendatan (Gernikako eta Abadiñoko hipermerkatuetan eta Durangoko bi supermerkatutan), berrerabiltzeko 10.000 poltsa baino gehiago banatuz.

Alejandro Martinez Eroskiko Erantzukizun Sozialeko zuzendariaren esanetan, "ekimena Eroskiren jarduna hobetzeko bezeroek ekintzak sustatzeko egiten diren Kontsumitzaileen Fokoetan adierazitako eskariari erantzuteko sortu da. Kasu honetan poltsetan plastikoa erabiltzea murrizteko jarrera hartzeko eskatu ziguten. Proiektuaren arrakastak gainerako dendetara zabaltzeko aukera aztertzera gogoberotu gaitu".

Ekimena babesteko, proiektuarekin bat egin duten bezero guztiak saritu ditu Eroskik, hain zuzen ere, erosketaren guztizkoan 0,05 euroko beherapena eginda. Gainera, beste 0,05 euro eman dizkio WWF/Adena elkarteari ohiko plastikozko poltsa berrerabiltzeko poltsarekin ordezkatu duen bezero bakoitzeko. Zenbateko hori WWF/Adenak eta Eroskik egindako lankidetza-hitzarmenaren baitan emango dio Eroskik WWF/Adena elkarteari, Espainiak Kiotoko protokoloa betetzen laguntzeko proiektua babesteko, hain justu ere.

Bere premietara ondoen egokitzen den berrerabiltzeko poltsa hautatzeko helburuarekin, Eroskik hiru formatu sortu ditu esperientzia pilotu honen baitan. Alde batetik, plastikozko berrerabiltzeko poltsa dago; orain arte Eroskiko dendetan bezeroek eskura izan duten poltsa birziklagarria, gutxienez 15 aldiz erabiltzeko eta zazpi kilo garraiatzeko balio du.

Besteti, errafiazko poltsa ekologikoa dago, 50 bat alditan erabiltzeko modukoa eta 20 kilo garraiatzeko balio duena. Azkenik, TNTzko "eco-contigo" poltsa sortu du Eroskik; kontsumitzaileak 100 erosketatan baino gehiagotan erabili ahal izango du, eta 30 kilo garraiatzeko balio du.

Contenido patrocinado