BILBO 4 Feb. (EUROPA PRESS) -
SETEM Hego Haizea garapenerako gobernuz kanpoko erakundeak eta Pikor Teatro antzerki konpainiak "XL Town" izenburuko antzezlana aurkeztuko dute Barakaldon -otsailak 6-, Muskizen -otsailak 27- eta Basaurin - martxoak 24- aurkeztuko dute. Muntaiaren helburua, erosten, janzten eta kontsumitzen dugun arroparen atzean "zer dagoen" erakustea da.
Antzezlan dibertigarria da, "mendebaldeko herritarron kontsumo ohitura konpultsibo eta buruarinak eta moda eta kirol marka handien praktika harrapakariak agerian uzten dituena", bere arduradunek jakinarazi dutenez.
Gai berbera ikuspegi desberdinetatik heltzen duten lau istoriok osatzen duten antzezlana. Modu horretan, ikusleak lau errealitate desberdin ezagutuko ditu, hala nola markako kirol oinetakoak egiten dituen lantegi batean lanean diharduen pertsonarena, euren enpresen produkzio deslokalizatua zuzentzen duten exekutiboak zein modutako prestakuntza jasotzen duten, kontsumitzaileen eraso dibertigarrienak, eta azkenik, publizitate kanpaina baten zentzugabekeria.
"XL Town" antzezlana Arropa Garbia kanpainaren ekimenez sortu da. Estatu mailan SETEM GGKEak koordinatzen du kanpaina hau, jendarteari ehungintza sektoreko enpresa handien gehiegikeriak jakinarazteko eta hauen praktikak salatzeko helburuarekin.