EUSKADI.-Erreginaren Baluartean apurketak egin dituztela salatu du Hondarribiko Udalak (Gipuzkoa)

Actualizado: viernes, 20 marzo 2009 13:14

DONOSTIA, 20 Mar. (EUROPA PRESS) -

Duela egun gutxi zenbait ezezagunek Erreginaren Baluarteko zenbait luminaria puskatu eta zenbait altzari mnatxuratu dituztela salatu du gaur Hondarribiko Udalak (Gipuzkoa). Luminaria hauek galeria batetara sartzeko eskailera bat argiztatzeko balio dute.

"Puskatutako argi hauek kendu, ordezkatu eta ingurua birgaitzeko aurrekontua 10.000 eurokoa da", adierazi du Juan Mari Altuna Hondarribiko Udaleko Hiri Segurtasunerako zinegotziak.

Herriko harresiak, eta Erreginaren Baluarteak, harresi horien parte bezala, Hondarribiko "altxorrik preziatuenetakoak" direla eta denon artean behar moduan mantendu behar direla azaldu du Altunak.

"Pena bat da baina beti badago norbait arau hauek errespetatzen ez dituena. Udaletik behintzat, errespetu arau hauek errespetatu daitezen dei egiten dugu, eta gertatzen diren gertakari hauek saihesten jarraituko dugu, gure ondarearen mantenua eta hedapenaren aldeko apustu argia egiten dugu-eta", esan du.