EUSKADI.-N-I-A errepidea moztuko da bihar gauean eta asteazken gauean, Donostiako bigarren ingurabideko obrak direla eta

Actualizado: lunes, 10 agosto 2009 15:10

DONOSTIA, 10 Ago. (EUROPA PRESS) -

N-I-A errepidea moztuko da bihar gauean eta asteazken gauean Aritzeta eta Lasarte artean (Gipuzkoa), Donostiako bigarren ingurabideko Lsaarte-Oriako biaduktua eraikitzeko obrak direla eta.

Gipuzkoako Foru Aldundiak prentsa ohar batean jakinarazi duenez, biaduktua egiteko lanen ondorioz, zirkulazioaren mozketak biharko eta asteazkeneko 22:00etatik hurrengo egunetako 6:00ak arte izango dira.

Horrela, bihar Gasteizko noranzkoko bidea moztuko da, eta alternatiba bezala, Gipuzkoako Diputazioak gomendatu du Belartzako biribilgunearen eta N-Iean Lasarten seinaleztatutiko desbideraketa erabiltzea.

Horrez gain, asteazken gauean Donostiako noranzkoko bidea moztuko da, eta bide alternatiboak N-I Añorgatik eta Belartzako biribilgunea izango dira.