EUSKADI.-Erromatarrak izango dira Gernika-Lumoko (Bizkaia) inauterietako gai nagusia

Actualizado: jueves, 14 enero 2010 13:34

BILBO, 14 Ene. (EUROPA PRESS) -

Gernika-Lumoko (Bizkaia) Jai Batzordeak inauterietako gai nagusia erromatarrak izatea erabaki zuen joan den astean izandako bileran. Horrela, Erroman girotutako mozorroak izango dira nagusi Gernika-Lumoko kaleetan aurten, batzordeko iturriek jakinarazi dutenez.

Historia (hiru boto), kirolak (bi boto) eta piratak (boto bakarra) izan ziren proposatutako beste gai batzuk. Sirena-hotsa erabiltzea ere erabaki zuen Jai Batzordeak, 'happy hour' noiz hasi eta noiz amaitzen den abisatzeko herritarrei, eta, kaleak girotzeko perkusio talde bat ekartzea ere bai.

Dena den, oraindik guztiz itxi gabe dago inauterietako egitaraua, eta, hurrengo batzarrean hartuko dituzte falta diren xehetasunei buruzko erabakiak Jai Batzordean parte hartzen dutenek. Aurreko bileran 15 taldetako ordezkariak agertu ziren, eta hurrengoa urtarrilaren 21ean egingo da, 18:00etan. Deialdia zabala da, eta nahi duen edonork parte hartu ahal du.