EUSKADI.-Ertzaintzaren kontrol bat ekidin ostean harrapatu eta gainean droga zeraman gizon bat atxilotu dute Donostian

Europa Press País Vasco
Actualizado: jueves, 20 noviembre 2008 17:41

BILBO 20 Nov. (EUROPA PRESS) -

Ertzaintzaren agenteek 48 urteko gizonezko bat atxilotu dute gaur goizaldean Donostian, ustezko droga trafiko delitua leporatuta. Gizonezkoak, Ertzaintza Donostiako kale batean egiten ari zen kontrol bat ekidin du eta, harrapatu dutenean, gainean 14 gramo droga zeramatzala ikusi dute, Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez.

Gaur goizaldean, 4:00ak aldera, Ertzaintza prebentzio kontrol bat egiten aritu da Donostiako Galtzara kalean. Orduan, auto gidari batek, agenteak ikustean, atzera egin eta alde egiten saiatu da. Handik gutxira, bigarren patruila batek geldiarazi du gizonezkoa.

Ertzainak autora hurbildu dira eta gidaria identifikatu ostean, gizonezkoak masailak handituta zituela ikusi dute eta agenteek, aho barruan ezkutatzen zuena erakusteko eskatu diote. Segidan, zeraman irentsi nahi izan du lortu gabe, beraz, ahoan zituen bi kapsulak bota ditu; marroi kolorekoak ziren, bakoitzak bost gramo inguruko pisua zuten eta ustez sorgorgarria zen substantzia batez beteta zeuden.

Ondoren egin duten miaketa batean, susmagarriaren poltsikoetako batean metalezko beste zorrotxo bat aurkitu dute marroi koloreko hauts berarekin eta baita 300 eurotik gora ere.

Hau guztia kontuan hartuz, eta ertzainek aurrez egin dituzten egiaztapenen bidez susmagarriak droga trafikoagatik aurrekari polizialak zituela jakin dutenean, atxilotu eta polizia-etxera eraman dute. Atxilotua gaur goizean jarri dute Donostiako Guardiako Epaitegiaren esku.

Contenido patrocinado