EUSKADI.-Eskuko telefonoko sms-en bidezko Gabonetako Zorion Lehiaketa antolatu da Bilbon

Europa Press País Vasco
Actualizado: viernes, 2 enero 2009 14:11

BILBO 2 Ene. (EUROPA PRESS) -

Bilboko Udalak eskuko telefonoko sms bidezko Gabonetako Zorion Agurren Lehiaketara gonbidatu ditu bilbotarrak. Otxarkoagako Tular elkartearen ekimena da lehiaketa, eta Udalaren Kultura eta Hezkuntza Sailaren babesa dauka. Ekimenaren bigarren edizioaren irabazleek bi pertsonentzat Madrilgo Warner parkerako sarrerak eskuratuko dituzte.

Antolatzaileek azaldu dutenez, parte-hartzaileek 678 357 498 telefonora bidali beharko dituzte mezuak (prezioa 15 zentimo mezu bakoitzeko) urtarrilaren 7ra bitartean. Mugagabea izango da parte-hartzaile bakoitzaren mezu kopurua baina mezu bakoitzaren ondoan izena jarri beharko da. Publizitatean adituak diren pertsonekin osatuko da epaimahaia eta mezu irabazlea urtarrilaren 10ean jakinaraziko dute.

Otsailaren 1ean banatuko da saria -bi pertsonentzat Madrilgo Warner parkerako sarrerak eta gau bat hotelean eta gosaria- eta egun berean zabalduko da Otxarkoagako udaltegian bidalitako mezu guztien erakusketa. Erakusketa otsailaren 15erarte egongo da ikusgai.

Iaz, 80 mezu inguruko parte-hartzea izan zen, "estas proximas fechas os quiero felicitar y salud trabajo amor y humor a tod@s desear, que en el 2008 la suerte para tod@s se haga y a mi me toque el viaje gracias a Otxarkoaga" mezuak irabazi zuelarik.

Contenido patrocinado