EUSKADI.-Eslovakia.- Leherketa batean hildako 20 meatzarien gorpuak berreskuratu dituzte Eslovakian

Actualizado: jueves, 13 agosto 2009 19:37

BRATISLAVA, 13 Ago. (Reuters/EP) -

Eslovakian leherketa baten ondorioz hil ziren 20 meatzarien gorpuak berreskuratu dituzte erreskaterako taldeek, meategia gestionatzen duen Hornonitrianske Bane Prievidza enpresak jakinarazi duenez. Eslovakian izan den mota honetako ezbeharrik larriena izan da.

Joan den astelehenean izan zen leherketa Handlova herriko ikatz-meategi batean, Bratislava hiriburutik 195 kilometro ipar-ekialdera. Dirudienez, sute baten ondoren izandako gasen pilaketak eragin zuen eztanda. "Biktimen azken gorpua asteazkeneko azken orduan berreskuratu zuten", azaldu du enpresaren bozeramaile Adriana Sivakovak. Orain, gorpuak identifikatzeko DNA frogak egingo dituztela gaineratu du.

Eslovakiako Gobernuak batzorde bat osatu du ezbeharra ikertzeko. Hala ere, Sivakovak adierazi du beharbada bi edo hiru hilabete beharko direla lekua segurua izan eta ikertzaileak sartu ahal izateko.