EUSKADI.-Esteban Pernet kalea guztiz berritzeko lanak amaitu ditu Bilboko Udalak, 914.000 euroko inbertsioa egin ondoren

Actualizado: jueves, 5 marzo 2009 17:59

BILBO, 5 Mar. (EUROPA PRESS) -

Esteban Pernet kalea guztiz berritzeko lanak bukatu ditu Bilboko Udalak, 914.000 euroko inbertsioa egin ondoren. Berritze-lanei esker, "auzoa erosoago eta erabilerrazago" bilakatuko dela ziurtatu dute Udal bilbotarretik.

Kale honetan egindako lanekin lehentasuna eman zaie oinezkoa nagusi den kaleei, Karmelo eta Santutxu kaleak berritu ondoren. Hemendik gutxira, Remigio Gandasegi kalea ere erabat berrituko da.

Esteban Pernet kalean espaloiak berritu eta zabaldu dira, oinezkoen pasabidea hobetuz. Espaloiak zabaldu badira ere, Obra eta Zerbitzuen Sailak ahalegin handia egin du inguruan aparkatzeko dauden plazak mantentzeko.

Bestalde, hiri-altzariak, saneamendu-sarea, ur-hornidura eta argi publikoko sareak berritu dira. Azken horri dagokionez, argiak indartu dira, segurtasuna gehitze eta zerbitzua hobetze aldera. Gainera, Japoniako Ligustrum motako 15 zuhaitz landatu eta espazioa edertzen duten lorategiko elementu berriak ezarri dira.