EUSKADI.-Etorkinei zuzendutako ekimenak biltzen dituen "Elkar Gune" gidaren 6.000 ale banatuko ditu Getxoko Udalak (Bizkaia)

Actualizado: lunes, 16 febrero 2009 14:23

BILBO, 16 Feb. (EUROPA PRESS) -

Getxoko Udala (Bizkaia) aste honetan hasiko da "Elkar Gune" gidaren bigarren edizioa banatzen, eta Gizarte Zerbitzuetako Immigrazio eta Kulturaniztasuneko Unitateak etorkinei zuzenduta martxan jarritako ekimenen berri biltzen duen argitalpenaren 6.000 ale banatuko ditu guztira.

"Argitalpenak ongietorria eman nahi die munduko toki desberdinetatik arrazoi desberdinengatik heldu eta Getxoko gizarteko kide izatea erabaki dutenei", Imanol Landa Getxoko alkateak adierazi duenez.

Gainera, informazioa zentralizatzeko eta errazteko saiakera da eta horregatik Gizarte Zerbitzuak Immigrazio eta Kulturaniztasunaren Unitatearen bitartez egungo errealitatera egokitzeko helburuarekin duela urte batzuetatik hona aurrera eramaten ari diren ekimenen berri eskaintzen du.

Landaren esanetan, "ekimen horiek pertsonen harrera eta haien potentzialitateak hobeto garatzeko izaten dira. Ekintza horiek onura dakarkiote gizarte osoari eta herritar guztien artean bizikidetza eta kultur artekotasunaren balioak sustatzeko ere dira".

"Elkar Gune" gidak www.kaixogetxo.net Getxoko baliabideen eta harrerarako gidaliburuari buruzko informazioa eskaintzen du, hain zuzen ere, sor daitezkeen beharrei eta dauden baliabideei buruzko informazio bateratua eskaintzen duen tresna bai atzerritarrentzat bai bertokoentzat.

Horrek jasotzen dituen bisiten balantzeak "erabilpen maila altua" duela erakusten dute, 2008an 62.477 bisita jaso baitzituen, horietatik 40.132 gazteleraz, 6.300 errumanieraz eta 5.061 arabieraz. Gehien kontsultatutako gestioak lan baimenari (2.885), gidatzeko baimenari (2.132), erroldari (2.041) eta bizilekuari (1.732) lotutakoak izan dira.

"Elkar Gune" gidan agertzen diren beste ekimen batzuek dira etorkinentzako informazio saioak, "Getxon bizi, Bizkaian bizi" programa, Getxoko emakume etorkinen topaketak, AISA euskara ikastaroak atzerritarrentzat eta Udalari eta bestelako erakundeei buruzko informazioa, tartean Osakidetzari, hezkuntza zentroei edo informazio juridikoari buruzkoa.

Aipatu bezala, guztira 6.000 ale banatuko ditu Getxoko Udalak ohiko tokietan, hau da, Herritarrak Artatzeko Bulegoetan eta Gunean, Gizarte Zerbitzuetan, Enplegu Zentroan, Gazte Bulegoan, hezkuntza zentroetan, Mintzatokietan, immigrazio alorreko elkarteen artean eta sindikatuetan.