EUSKADI.-Euskadiko Abeltzaintzako Ustiategien IX. Lehiaketa Arkauten (Araba) ospatuko da bihar, 349 parte-hartzailerekin

Actualizado: miércoles, 13 mayo 2009 16:23

GASTEIZ, 13 May. (EUROPA PRESS) -

Euskadiko Abeltzaintzako Ustiategien IX. Lehiaketa egingo da bihar Arkauteko (Araba) nekazaritza etxaldean. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru aldundiek eta Eusko Jaurlaritzak antolatu dute lehiaketa, esne ardi eta behien eta haragitarako abelgorrien ustiategirik onenak saritu eta teknologikoki hobetzeko.

Antolakuntzak azaldu duenez, aurtengo edizioan 349 partaidek eman dute izena: 96 arabarrak dira, 152 bizkaitarrak eta 101 gipuzkoarrak. Ekoizpen arloei dagokionez, 193k esne behia ekoizten dute, 95ek haragitarako behiak eta 61ek esne ardia.

Urtero lurralde historiko ezberdin batean egiten da, eta lehiaketako ospakizunak aurten Araban izango direnez, Foru Aldundiko Nekazaritza Sailak jarduera batzuk antolatu ditu Nekazaritza Egunaren barruan.