EUSKADI.-Euskal Autonomia Erkidegoan 1.264 milioi euro gastatu ziren 2008an I+Gri lotutako jardueretan, BPGren %1,85

Actualizado: jueves, 25 febrero 2010 12:51

BILBO, 25 Feb. (EUROPA PRESS) -

Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) 1.264 milioi euro gastatu ziren guztira 2008. urtean Ikerketa Zientifikoari eta Garapen Teknologikoari (I+G) lotutako jardueretan, hau da, Barne Produktu Gordinaren (BPG) %1,85. Gastua honela banatu zen EAEko hiru lurraldeen artean: Bizkaian 598 milioi (EAEko gastu osoaren %47), Gipuzkoan 501 milioi (%40) eta Araban 165 milioi (% 13), Eustaten datuen arabera.

2007. urtearen aldean, I+Gn egindako barne-gastua %16 gehitu zen EAE osoan. Bizkaian eta Araban %19 eta %18 gehitu zen gastu hori, hurrenez hurren; beraz, lurralde bi hauek batez bestekoa gainditu zuten, Gipuzkoak %12 gehitu zuen baitzuen.

Lurralde guztien artean Gipuzkoak egin zuen ahaleginik handiena I+Gn, BPGren arabera neurtuta betiere: %2,23. Horrela, ondoz ondoko bigarren urtez gainditu zuen 27 kideko Europar Batasunaren batez bestekoa (%1,90). Bizkaiak %1,73ko gastua egin zuen eta Arabak %1,46koa. Modu honetan, EAEko hiru lurraldeek gainditu zuten Espainiako batez bestekoa (%1,35).

Kapital-gastua bakarrik kontuan hartuta (lur, eraikin, ekipo eta tresnetan egindako inbertsioak) guztira 231 milioi euro gastatu ziren 2008. urtean, hau da, aurreko urtean baino %8 gehiago, batez beste. Hazkunde hori honela banatu zen lurralde bakoitzean: Bizkaian %16 gehitu zen, Araban %13 eta Gipuzkoan %1.

Egikaritze-sektoreari dagokionez, hiru lurraldeetan eman ziren 2007ko sektoreen araberako gastuaren portzentaje berberak, baina denen artean enpresen sektorea nabarmendu zen, gastuaren ehuneko handiena egin baitzuen. Haren atzetik gastu handia egin zuten unibertsitate sektoreak eta herri administrazioen sektoreak. Lurralde historiko bakoitzak, hala ere, ezaugarri bereziren bat izan zuen.

Horrela, Araban herri administrazioaren sektorean egin zen gasturik handiena (lurralde honetako gastu osoaren %8,3); Bizkaian gastu horren erdia egin zen (%4,7) eta Gipuzkoan soilik %1,7. Gipuzkoan enpresen sektorearen gastua %87,1 izan zen, Araban %79 eta Bizkaian %76,6. Bizkaian unibertsitate sektorearen gastua izan zen nagusi, lurraldeko gastu osoaren %18,7arekin; dena den, hiru lurraldeetan egin zuen pixka bat behera unibertsitate sektorearen gastuak, batez ere Araban, 2007an %13,7koa izan zelako eta 2008an %12,6koa.

Aurreko urteetan bezala, ingeniaritzaren eta teknologiaren diziplina zientifikoan eman zen gastu handiena, eta diziplina honek izan zuen langile gehien lurralde historiko guztietan. Gastuaren ehuneko hori Gipuzkoaren %77tik Bizkaia eta Arabaren %68ra bitartean egon zen.

Emakumeek I+Gn izan zuten partaidetzari dagokionez, Gipuzkoako emakume guztien %30ak, Arabako %33ak eta Bizkaiko %36ak parte hartu zuen.

ENPRESAK

Enpresen finantzaketa (%56), ikerketarako baliabide pribatuei dagokienez, "garrantzitsua" izan zen hiru lurralde historikoetan eta ondorioz Estatuko (%45) eta Europako (%55) batez bestekoak gainditu zituen. Araban %60,4koa izan zen, eta Bizkaian eta Gipuzkoan

%55 eta %55,9koak, hurrenez hurren.

Enpresen sektoreak I+Gn egindako gastuaren %30 guztira 50 langile baino gutxiago dituzten enpresetan egin zen, eta %37 ikerketa-enpresetan.

Enpresen sektoreko I+G gastuaren %30 guztira 50 langile baino gutxiagoko enpresek egin zuten. Araban %44raino igo zen portzentaje hori, 2007aren aldean 4 puntu igota. Gipuzkoak %27ko gastua egin zuen, hau da, 2007. urtearen aldean %5 txikiagoa. Bizkaiak, aldiz, urte batetik bestera ia kopuru bera mantendu zuen (%29).

Jarduera nagusitzat I+Gko zerbitzuak dituzten enpresek 376 milioi eurotik gorako I+Gko barne-gastua egin zuten (enpresen I+Gko gastuaren %36,8). Gastu horren lurraldeen araberako banaketa 2007koaren oso antzekoa izan zen: Gipuzkoan gastuaren %52 egin zen, Bizkaian %37 eta Araban gainerako %11.