EUSKADI.-Euskal Autonomia Erkidegoko azalera handietako salmentak %1,1 jaitsi ziren joan den urtarrilean

Actualizado: jueves, 26 febrero 2009 12:34

BILBO, 26 Feb. (EUROPA PRESS) -

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) azalera handietako salmentek %1,1eko urte arteko jaitsiera nominala izan zuten joan den urtarrilean, Eustatek landutako datuen arabera eta lan-egutegiko baldintza homogeneoetan. Prezioen eragin inflazionista kenduta, urtarrileko urte arteko tasa %1,6 jaitsi zen, euro finkoetan.

2008ko abenduaren aldean, desestazionalizatutako salmenten datuek hil arteko %0,2ko jaitsiera izan zuten uneko terminoetan, eta %0,2ko igoera prezio finkoetan.

Elikagaien salmentek %4,2ko urte arteko gehikuntza nominala izan zuten, eta gainerako salgaienek %3,4ko jaitsiera. Termino errealetan, elikagaien salmentak %1,5 hazi ziren eta gainerako produktuenak %2,8 jaitsi.

Lurraldeka, Araban (%-4,1) eta Gipuzkoan (%-3,9) gertatu ziren jaitsiera nominalak; Bizkaian berriz, %1eko igoera izan zen. Termino errealetan, azalera handiek urte arteko aldaketa negatiboak izan zituzten Araban (%-4,6) eta Gipuzkoan (%-4,8); Bizkaian aldiz, %0,7ko hazkundea.

Arabako azalera handietako salmentek hil arteko %1eko igoera izan zuten (2009ko urtarrila 2008ko abenduaren aldean) uneko prezioetan, eta %2koa termino finkoetan. Halaber, urtarrilean, 2008ko abenduaren aldean, Bizkaiko azalera handietako salmentak, uneko terminoetan, %0,4 igo ziren, eta termino finkoetan, %0,8. Azkenik, urtarrileko hil arteko jaitsiera nominala %1,6koa izan zen Gipuzkoako azalera handietako salmentei dagokienez, eta euro finkoetan, %-1,5ekoa.

Azalera handietako establezimenduetako langileen kopurua %0,7 murriztu zen 2009ko urtarrilean 2008ko abenduarekin alderatuta. Lurraldeka, Gipuzkoan %2,9koa izan zen murrizketa, Araban %0,2koa eta Bizkaian ez zen aldaketarik izan (%0,0).