EUSKADI.-Euskal Autonomia Erkidegoko azalera handietako salmentak %5,7 gehitu ziren joan den urtarrilean

Actualizado: jueves, 25 febrero 2010 15:11

BILBO, 25 Feb. (EUROPA PRESS) -

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) azalera handietako salmentek %5,7ko urte arteko igoera nominala izan zuten joan den urtarrilean, lan egutegiko baldintza homogeneoetan, Eustatek landutako datuen arabera. Bi sektore handiek jokaera ezberdinak izan zituzten urtarrilean: elikagaien salmentek %1,6ko urte arteko jaitsiera nominala izan zuten eta gainerako salgaienek %9ko igoera.

Azalera handietako salmentek %15,5eko igoera nominala izan zuten Gipuzkoan (azalera berriak ireki dira) eta %3,2koa Bizkaian. Araban, aldiz, %0,9ko jaitsiera izan zen.

2009ko abenduaren aldean, desestazionalizatutako salmenten datuek hil arteko %2,1eko jaitsiera izan zuten uneko terminoetan EAEn. Arabako azalera handietako salmentek hil arteko %2,3ko jaitsiera izan zuten; Bizkaian, %1,7koa eta Gipuzkoan %2,7koa, jaitsiera nominalak beti.

Termino finkoetan azalera handietako salmentek %4,9ko hazkundea izan zuten. Salmenten guztirakoaren hazkunde hau, behin prezioen eragina deskontaturik, bi sektore handien bilakaera ezberdinetan gauzatzen da. Elikagaien salmentak %0,9 jaitsi ziren eta gainerako produktuenak %7,4 igo, euro finkoetan.

Termino errealetan, azalera handiek urte arteko aldaketa positiboa izan zuten Gipuzkoan (%15,4) eta Bizkaian (%2,3). Araban, berriz, %1,5eko jaitsiera izan zen.

Bestalde, 2009ko abenduaren aldean, EAEko azalera handietako salmentek %2ko jaitsiera izan zuten prezio finkoetan. Hiru herrialdeek termino errealetan hazkunde negatiboak izan zituzten aurreko hilaren aldean: Araban %2,1 jaitsi ziren salmentak, Bizkaian %1,5 eta Gipuzkoan %2,8, euro finkoetan eta 2009ko abenduaren aldean.

Azkenik, azalera handietako establezimenduetako langileen kopurua %0,1 handitu zen 2010eko urtarrilean 2009ko abenduaren aldean, desestazionalizatutako terminoetan. Gipuzkoan %1eko hazkundea izan zen; Araban, aldiz, %0,2 jaitsi zen, eta Bizkaian %0,3.