EUSKADI.-Euskal Autonomia Erkidegoko eraikuntzaren kostuak %0,7 jaitsi ziren joan den ekainean, aurreko hilearen aldean

Actualizado: jueves, 30 julio 2009 13:41

BILBO, 30 Jul. (EUROPA PRESS) -

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) eraikuntzako kostuen indizeak %0,7ko beherakada izan zuen joan den ekainean, aurreko hilaren aldean, eta horrela, ekaineko urte arteko tasa %1,5era jaitsi da, Eustat Estatistikaren Euskal Erakundeak gaur jakinarazitako datuen arabera.

Joan den ekainean, maiatzarekin alderatuta, laneskuaren kostuak ez zuen inolako aldaketarik izan (%0,0), baina lehengaien kostuak %0,9 jaitsi ziren.

Ekainean, eta hil arteko tasak aztertzean, Eraikuntza eta Obra zibilaren azpisektoreek bilakaera ezberdina izan zuten lehengaien kostuei dagokienez. Horrela, Obra zibileko kostuak %0,2 igo ziren aurreko hilaren aldean, eta Eraikuntzako lehengaien kostuek, aldiz, %1,1 egin zuten behera. Bi azpisektore horien urteko bilakaerari dagokionez ere, alde "nabarmenak" izan dira: Eraikuntzako lehengaien kostuek %0,9 egin dute behera eta Obra zibilekoek %8,7.

Sektorean kontsumitu diren lehengaien prezioari dagokionez, azken 12 hilabeteetan inflazio-tasa handienak izan dituztenak ondokoak izan dira: Ura (%7,4), Mineral ez-metalikoak (%4,0), Altzarien fabrikazioa (%3,0) eta Makineria (%1,6). Bestalde, urteko prezioetan (2008ko ekainetik 2009ko ekainera) beherakada handiagoa izan dute Petrolioaren birfinketa (%-34,5), Metalurgia (%-25,8), Zuraren industria (%-4,5) eta Material elektrikoa (%3,9) sektoreetako lehengaiek.