EUSKADI.-Euskal Autonomia Erkidegoko eraikuntzaren kostuak %1 igo ziren joan den urtarrilean, aurreko hilaren aldean

Actualizado: viernes, 27 febrero 2009 12:26

BILBO, 27 Feb. (EUROPA PRESS) -

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Eraikuntzaren Kostuen Indizeak %1eko igoera izan zuen joan den urtarrilean, aurreko hilaren aldean. Horrela, hilabete horretako urte arteko tasa %3,2raino igo da, Eustatek gaur eman dituen datuen arabera. Halaber, lan-eskuaren kostua %2 igo zen eta lehengaienak, berriz, %0,7.

Urtarrilean Eraikuntza eta Obra Zibila azpisektoreek antzeko bilakaera izan zuten lehengaien kostuari dagokionez, aurreko hilaren aldean: Eraikuntzaren atalean %0,8 igo ziren eta Obra Zibilarenean %0,6. Urteko bilakaeran, berriz, badira aldeak: Eraikuntzako lehengaien kostuak %4,6 hazi ziren eta Obra zibilekoak, berriz, %0,9 jaitsi.

Sektorean kontsumitu diren lehengaien prezioari dagokionez, azken 12 hileetan inflazio-tasa handienak izan dituztenak ondokoak izan dira: Ez-metalezko meak (%9,1), Ura (%7,4), Altzarigintza (%6,5) eta Industria kimikoa (%4,4). Aitzitik, urteko prezioetan (2009ko urtarrila, 2008koaren aldean) murrizketak izan dituzte Petrolioa fintzearen (%-27,7) eta Metalurgiaren (%-0,5) lehengaiek.