EUSKADI.-Euskal Autonomia Erkidegoko industri jarduera %10 jaitsi zen 2009ko azaroan

Actualizado: jueves, 7 enero 2010 13:42

BILBO, 7 Ene. (EUROPA PRESS) -

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) industri produkzioa %10 jaitsi zen 2009ko azaroan, aurreko urteko hilabete aldean, Eustaten datuen arabera, eta lan-egutegi homogeneoari dagokionez. Halaber, urriaren aldean, EAEko industri produkzioa %1,3 igo zen azaroan, baina estazionalitate-ondorioak zuzendu ostean.

Sektoreen arabera, eta industri sektore nagusienak sailkatu ostean, 2009ko azaroko indizearen bilakaera jaitsi egin zen sektore guztietan, 2008ko azaroaren aldean: Ekipamenduko ondasunak %15,9 jaitsi ziren, Bitarteko ondasunak %10,9, Energia %4,7 eta Kontsumo-ondasunak %5,4; azken hauen beherakada, batez ere, kontsumo-ondasun iraunkorrek (-%14,9) izandako gutxitzearen ondorioz eman zen, kontsumo-ondasun ez iraunkorrek beherapen txikiagoa izan zutelako (-%2).

Bestalde, 2009ko azaroko hil arteko aldaketak, urte bereko urriaren aldean, positiboak izan ziren industriaren sektore handi guztietan. Salbuespen bakarra Energiaren sektorea izan zen, %1,2 egin baitzuen behera. Ekipamenduko ondasunak %1,8 igo ziren, Bitarteko ondasunak %1,2 eta Kontsumo-ondasunak %3,3, kontsumo-ondasun iraunkorrek (%2,8) eta kontsumo-ondasun ez-iraunkorrek (%3,4) izandako igoeren ondorioz.

Lurralde historikoen arabera, Industri Produkzioaren Indizearen urte arteko bilakaerak negatiboak izan ziren EAEko hiru lurraldeetan: Araban %5,6 jaitsi zen, Bizkaian %11,2 eta Gipuzkoan %11,1. Azkenik, 2009ko urritik azarora bitarteko tasak positiboak izan ziren hiru lurralde historikoetan: Araban %3,1 gehitu ziren, Bizkaian %0,7 eta Gipuzkoan %1,1.