EUSKADI.-Euskal Herriko Unibertsitateak Bizkaian barrena jarraitzen du bere hezkuntza-eskaintza aurkezten

Europa Press País Vasco
Actualizado: viernes, 21 noviembre 2008 11:37

BILBO 21 Nov. (EUROPA PRESS) -

Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) informazio-saioak eskainiko ditu azaroan eta abenduan Euskalo Autonomia Erkidegoko (EAE) hainbat eskualdetan, eta orain Bizkaian barrena dabil bere hezkuntza-eskaintza aurkezten.

Saio horien bidez lehendabiziko hartu-emana egin nahi da unibertsitatera oraindik sartu ez diren ikasleekin, bai eta horien gurasoekin, orientatzaileekin eta irakasleekin ere. EHUko ordezkariak joaten dira unibertsitatearen berri ematera, bere eskaintza akademikoa zein den eta unibertsitatera sartzeko zein urrats eman behar diren jakinaraztera.

EHUko iturriek prentsa ohar bidez gogoratu dutenez, guztira, 25 informazio-saio antolatu dira EAEn barrena: 12 informazio-saio egingo dira Gipuzkoan, beste hamar Bizkaian eta hiru Araban.

Bizkaian, zehazkiago, lehenengo saioa pasa den hilaren 18an izan zen. Saio guztiak 18:30etan hasten dira eta ondokoak dira datozen egunetan egingo direnak: azaroaren 24an, Gernikako Elai-Alai aretoan;

25ean, Balmasedako Kultur Etxean; 27an, Basauriko Urbi institutuan eta Barakaldo Nicolas Larburu ikastetxean; abenduaren 2an, Bilboko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatean; eta abenduaren 3an, Bilboko Industria Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolan.

Contenido patrocinado