EUSKADI.-Euskal Unibertsitate Kontseiluak legealdi berriko lehenengo bilera egin du

Actualizado: martes, 30 junio 2009 17:32

BILBO, 30 Jun. (EUROPA PRESS) -

Legealdi honetako lehenengo bilera egin du gaur Euskal Unibertsitate Kontseiluak, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburu Isabel Celaa buru zelarik.

Ekitaldia eguerdian egin da Eusko Jaurlaritzaren Lakuako egoitzan, eta Celaarekin batera, han izan dira Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) errektorea, Iñaki Goirizelaia, Mondragon Unibertsitatekoa, Iosu Zabala eta Deustuko Unibertsitateko errektoreordea, Jose Luis Avila, bertaratu ezin izan den Jaime Oraa errektorearen izenean.

Bileraren hasieran Celaak erakunde unibertsitarioaren baliagarritasunaz hitz egin du, eta "dinamismo berria" eskatu dio. Halaber, Europako Unibertsitate Eremua sortzea aprobetxatu beharra aipatu du, bereziki unibertsitateko irakaskuntzak erreformatzeko eta aurrerabide kultural eta zientifikoa bultzatzeko.

Bileran zehar Mondragon Unibertsitateko zenbait gradu unibertsitate-ikasketen ezartzeari baimena eman zaio eta Euskal Herriko Unibertsitateko eta Mondragon Unibertsitateko beste zenbait graduondoei ere.

Gainera, zenbait izendapen egin dira: Euskal Unibertsitate Kontseiluko kide gisa EHUko Issa Katime eta Ana Arrieta eta Mondragon Unibertsitateko Jose Maria Izeaga Uniqual Administrazio Kontseiluko kide gisa, Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzian.

Celaak bere esperantza agertu du izendapen hauek "oso baliagarriak" izango direla "bere funtzionamendua biziki hobetzeko eta Euskal Unibertsitate Sistemaren kalitatea kontrolatzeko legeak ezartzen dion eginkizuna hobeki betetzeko".