EUSKADI.-Euskalmaten biharko eguraldiaren iragarpena

Actualizado: jueves, 4 febrero 2010 16:32

BILBO, 4 Feb. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, bihar giro nahasia izango da. Ezegonkortasuna batez ere iparraldean nabarituko da; zerua oso hodeitsu egongo da eta zaparradak botako ditu, hala ere tarteka eguzkia ikusiko dugu. Barnealdean aldiz giroa hobeagoa izango da.

Elur-kota 1.000 metrotik gora kokatuko da goizean goiz, baina goizean azkar igo egingo da eta arratsaldean 1.500 metrotik gora kokatuko da. Mendebaldeko haize bizia ibiliko da, batez ere goizeko lehen orduetan. Tenperatura maximoak pare bat gradu jaitsiko dira.

Itsasoan mendebal/hego-mendebaldeko haizea ibiliko da 5eko indarrarekin, 6ko tarteekin, eta itsaski handia edo itsaso zakarra eragingo du. Arratsaldean baretu eta 4-5ko indarra hartuko du, eta orduan itsaskia edo itsaski handia eragingo du. Mendebaldeko hondoko itsasoak bi metro inguruko olatuak altxatuko ditu, eta arratsaldean igo egingo da, hiru metrora arte.

Uraren tenperatura 11-12 gradukoa da eta ikus-eremua lau eta hamar kilometro artekoa izango da. Itsasgorak 7:46an eta 20:19an izango dira, eta itsasbeherak, 1:42an eta 14:06an.