EUSKADI.-Euskalmeten astebururako eguraldiaren iragarpena

Actualizado: viernes, 3 abril 2009 19:56

BILBO, 3 Abr. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, bihar fronte batek euria apur bat ekarriko du. Hodeiak eta euria lurralde osora hedatuko diren arren, Kantauri isurialdean pilatuko da gehien.

Oro har, euri gutxi espero da eta arratsaldean atertuz joango da, baina giro goibela izango da eguna amaitu bitartean. Tenperatura koska bat beherago geratuko da.

Igandean tenperaturak gora egingo du eta epel puntu atsegina lortuko da. Termometroak 18-19 graduren bueltan ibiliko dira. Oro har itxura polita hartuko du eguraldiak, eta eguzkia izango dugu berriro hizpide.

ITSASOA

Itsasoan, bihar mendebaldeko haizea ibiliko da, 3ko indarrarekin. Eguerditik aurrera ipar-mendebaldekoa nagusitu eta zakartu egingo da, 4ko indarra hartuz. Itsaskirria edo itsaskia eragingo du. Mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5-1 metro arteko olatuak altxatuko ditu.

Uraren tenperatura 12 gradukoa da eta ikus-eremua lau eta hamar kilometro artean kokatuko da bihar. Itsasgorak 11:27an eta 23:50ean izango dira, eta itsasbeherak, 4:51n eta 17:17an.

Igandean, egunaren lehen partean norabide aldakorreko haizea ibiliko da, 2-3ko indarrarekin; arratsaldean ipar-ekialdekoa gelditu eta 3ko indarra izango du, 4ko tarteekin mendebaldean. Itsaso kizkurra edo itsaskirria eragingo du, itsaskiko guneekin arratsaldean. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro bete inguruko olatuak altxatuko ditu.

Uraren tenperatura 12 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da igandean. Itsasgorak 12:35ean izango da, eta itsasbeherak, 6:09an eta 18:27an.