EUSKADI.-Euskalmeten astebururako eguraldiaren iragarpena

BILBO, 5 Feb. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, bihar haizea ipar-mendebaldera aldatuko da eta Kantuari isurialde osoan hodei asko pilatuko dira; bertan, euri txikia egingo du. Lurraldearen ekialdean batez ere, euria gauerarte iraun dezake. Gainontzeko lekuetan arratsaldean poliki-poliki atertzen joango da. Tenperatura gaur izandakoaren nahiko antzekoa izango da.

Itsasoan, ipar-mendebaldeko haizeak, 4-5eko indarrarekin, itsaskirria edo itsaskia eragingo du. Arratsaldean baretu egingo da 3ko indarrarekin eta itsaskirria eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 5,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu goizean, eta arratsaldean jaitsi egingo da eta 3,5-4 metrora kokatuko da.

Uraren tenperatura 11-12 gradukoa da eta ikus-eremua bat eta lau kilometro artekoa izango da. Itsasgorak 8:41ean eta 21:17an izango dira, eta itsasbeherak, 2:34an eta 15:06an.

IGANDEA

Igandean, ordu batzuetarako baino ez bada ere, eguraldiak nabarmen hobera egongo du. Goizean goiz behe-hodei batzuk egongo dira, Gipuzkoan batez ere. Gainontzeko orduetan egun nahiko polita izango dugu, baina gauean hodeiak ugarituko dira berriro. Hegoaldeko haize ahul-bizia ibiliko da, gauean indartu egingo da. Tenperatura maximoak pare bat gradu igoko dira.

Itsasoan hego-osagaiko haizea ibiliko da 2-3ko indarrarekin. Lehenengo bi milietan itsaso kizkurra eragingo du, eta gainontzekoan itsaskirria. Gauean indartu egingo da eta 4-5eko indarra izango du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 3,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu hasieran, egunean zehar 2,5 metrora jaitsiz.

Uraren tenperatura 11-12 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da. Itsasgorak 10:18an eta 22:58an izango dira, eta itsasbeherak, 3:40an eta 16:23an.