EUSKADI.-Euskalmeten astebururako eguraldiaren iragarpena

Actualizado: viernes, 5 marzo 2010 16:14

BILBO, 5 Mar. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, bihar giro lasaia izango da, bereziki kostaldean, eguzkitsu egongo baita goizean goizetik. Gainontzeko lekuetan ere eguzkia ikusteko aukera izango da, baina batez ere arratsaldean; goizean hodei hondar dezente geratuko da eta gainera hodei nahiko baxuak izango dira. Hego-ekialdeko haizea indartsu ibiliko da, bereziki haize lekuetan. Tenperaturari dagokionez, gorabehera handirik ez.

Itsasoan eki-osagaiko haizea ibiliko da, 5eko indarrarekin, eta itsaski handia eragingo du. Goizaldean hego-ekialdeko haizea nagusituko da. Iparraldeko hondoko itsasoak metro bateko inguruko olatuak altxatuko ditu.

Uraren tenperatura 11-12 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da. Itsasgorak 7:13an eta 19:38an izango dira, eta itsasbeherak, 1:04an eta 13:30etan.

IGANDEA

Igandean giro eguzkitsua nagusituko da, baina hoztu egingo du. Ipar-ekialdeko haize fina bizi-bizi ibiliko da eta tenperatura nabarmen jaitsiko da. Gauean ere hotz egingo du, izotza botako du barnealdean eta eguneko maximoak 3 eta 8 gradu artean kokatuko dira. Zerua nahiko garbi egongo da iluntzera arte; gero, hodeiak ugaritzen joango dira eta posible da prezipitazio pixka bat uztea mendebaldean.

Itsasoan eki-osagaiko haizea ibiliko da, 4-5eko indarrarekin, eta itsaskia edo itsaski handia eragingo du. Iparraldeko hondoko itsasoak 1-1,5 metroko olatuak altxatuko ditu.

Uraren tenperatura 11-12 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da. Itsasgorak 8:03an eta 20:30etan izango dira, eta itsasbeherak, 1:50ean eta 14:24an.