EUSKADI.-Euskalmeten biharko eguraldiaren iragarpan

Actualizado: jueves, 21 mayo 2009 19:18

BILBO, 21 May. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren irragarpenaren arabera, bihar eguzkia gailenduko da eta tenperaturak gora egingo du. Aurreko eguneko hodei hondarrak desagertzen joango dira pixkanaka, eta zerua urdintzen joango da lurralde osoan. Arratsalde-gau partean bero-hodeiak sortuko dira eta ekaitz arriskua areagotu egingo da.

Eki/hego-ekialdeko haizea ibiliko da. Kostaldean brisa sartuko da eta termometroen goranzko bidea eten egingo da bertan. Barnealdean, giroa gehiago epelduko da.

Itsasoan, egunaren lehenengo partean eta azken orduetan norabide aldakorreko haizeak, 2ko indarrarekin, itsaso kizkurra eragingo du. Arratsaldean ipar-ekialdekoa nagusituko da eta 3ko indarra hartuko du, 4ko tarteekin mendebaldean, eta itsaskirria izango da, itsaskiko guneekin. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5-1 metro inguruko olatuak altxatuko ditu.

Uraren tenperatura 15 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da bihar. Itsasgorak 1:19an eta 13:42an izango dira, eta itsasbeherak, 7:26an eta 19:48an