EUSKADI.-Euskalmeten biharko eguraldiaren iragarpena

Actualizado: miércoles, 18 febrero 2009 18:53

BILBO, 18 Feb. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, bihar arratsaldean giroa argitu egingo da, baina goizean, Kantauri isurialdean, giro goibela izango da eta zirimiria bota dezake. Hala ere, eguerditik aurrera ateri eutsiko dio eta hodeiak urritu egingo dira.

Barnealdean, goizetik giroa argiagoa izango da eta arratsalderako ostarte zabalak azalduko dira. Tenperatura beroenak 9-11 graduren bitartean ibiliko dira.

Itsasoan norabide aldakorreko haizea ibiliko da, ekialdekoa nagusituz, 2-3ko indarrarekin, eta itsaso kizkurra edo itsaskirria eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro bete inguruko olatuak altxatuko ditu.

Uraren tenperatura 11 gradukoa da eta ikus-eremua 10 kilometrotik gorakoa izango da. Itsasgora 11:58an izango da, eta itsasbeherak, 5:19an eta 17:58an.