EUSKADI.-Euskalmeten biharko eguraldiaren iragarpena

Actualizado: jueves, 19 febrero 2009 18:32

BILBO, 19 Feb. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, eguna behe-lainoarekin eta tenperatura hotzarekin hasiko da bihar, batez ere barnealdeko txokoetan.

Behe-lainoa desagertzerakoan giro oso atsegina geratuko da, hodeiak eta ostarteak tartekatuko baitira. Ekialdeko haizea ibiliko da, haize lehorra hain zuzen, eta honek hodeiak uxatuko ditu; termometroak ez du ez gora ez behera egingo.

Itsasoan, ekialdeko haizea ibiliko da, 3ko indarrarekin eta 4ko tarteekin, eta itsaskirria eragingo du, itsaskiko guneekin. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro inguruko olatuak altxatuko ditu.

Uraren tenperatura 11 gradukoa da eta ikus-eremua 10 kilometrotik gorakoa izango da bihar. Itsasgorak 00:19an eta 13:07an izango dira, eta itsasbeherak, 6:41ean eta 19:03an.