EUSKADI.-Euskalmeten biharko eguraldiaren iragarpena

Actualizado: martes, 3 marzo 2009 18:46

BILBO, 3 Mar. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, bihar fronte berri batek eguraldia okertuko du, neguan gaudela gogoraraziz. Zerua oso hodeitsu egongo da eta prezipitazio ugariak botako ditu, sarriago Kantauri isurialdean. Gainera, arratsaldean eta gauean ekaitzak jo eta txingorra botako du.

Elur-kota jaitsi egingo da; goizaldean 1.200 metro inguruan kokatuko da eta 600 metro inguruan geratuko da azken orduetan. Mendebal/hego-mendebaldeko haize bizia ibiliko da, bolada gogorrekin eta oso gogorrekin kostaldean eta mendi inguruetan, eguerdi partean ipar-mendebaldera aldatu egingo da. Tenperatura maximoak asteartekoak baino 3-5 gradu baxuagoak espero dira.

Itsasoan, mendebaldeko haizea ibiliko da 5-6ko indarrarekin, 7ko tarteekin eguerdi partean, eta itsaski handia edo itsaso zakarra eragingo du, itsaso oso zakarreko guneekin eguerdi aldean. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 2,5-3 metroko olatuak altxatuko ditu goizaldean eta 5 metro ingurukoak azken orduetan.

Uraren tenperatura 11 gradukoa da eta ikus-eremua kilometro batetik beherakoa izango da. Itsasgorak 8:15ean eta 20:49an izango dira, eta itsasbeherak, 1:56an eta 14:23an