EUSKADI.-Euskalmeten biharko eguraldiaren iragarpena

Actualizado: miércoles, 11 marzo 2009 17:28

BILBO, 11 Mar. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, bihar tenperaturak goranzko bideari eutsiko dio, eta eguna lanbro eta behe-lainoarekin esnatuko den arren, azkar samar jaso eta eguraldiak udaberri itxura hartuko du.

Eguratsa gardena izango dugu, zeruko urdina nagusi eta eguneko tenperatura beroenak 20 graduren bueltan ibiliko dira lurraldearen gehiengoan.

Itsasoan, ekialdeko haizeak, 3-4ko indarrarekin, itsaskirria edo itsaskia eragingo du. Egunaren amaieran hego-ekialdekoa nagusituko da. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1-1,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu.

Uraren tenperatura 11 gradukoa da eta ikus-eremua 10 kilometrotik gorakoa izango da. Itsasgorak 4:07an eta 16:25ean izango dira, eta itsasbeherak 10:13an eta 22:24an.