EUSKADI.-Euskalmeten biharko eguraldiaren iragarpena

Actualizado: miércoles, 18 marzo 2009 18:01

BILBO, 18 Mar. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, bihar ere eguraldiak ildo beretik segituko du. Zerua hodei gutxirekin egongo da egun osoz, hegoaldeko haize ahula ibiliko da, eta kostaldean brisa ibiliko da, arratsalde partean.

Tenperatura maximoak zertxobait beherago kokatuko dira, batez ere kostaldean. Hala ere, tenperatura epelenak 20-22 graduren inguruan kokatuko dira lurralde osoan.

Itsasoan ekialdeko haizea ibiliko da, 2ko indarrarekin, eta arratsaldean ipar-ekialdekoa finkatu eta zakartuko da, 3ko indarra hartuz. Itsaso kizkurra eragingo du, arratsaldean zakartuz eta itsaskirria sortuz. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu.

Uraren tenperatura 11-12 gradu inguruan dago eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da. Itsasgorak 9:15ean eta 22:01ean izango dira, eta itsasbeherak 2:55ean eta 15:30etan.