EUSKADI.-Euskalmeten biharko eguraldiaren iragarpena

Actualizado: lunes, 23 marzo 2009 18:37

BILBO, 23 Mar. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, bihar arratsaldean hodeiak ugaritu egingo dira Kantauri isurialdean. Goizean goiz behe-lainoa sortuko da txoko askotan eta barnealdeko zenbait puntutan izotza ere botako du.

Goizean eguzkia izango da nagusi, baina arratsaldean hodeiak ugaritu eta gauean zerua estali egingo da, batez ere Kantauri isurialdean. Haizeak iparraldetik joko du eta tenperaturak antzera jarraituko du.

Itsasoan mendebal/ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, 2-3ko indarrarekin, eta itsaso kizkurra edo itsaskirria eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1-1,5 metro inguruko olatuak altxatuko ditu.

Uraren tenperatura 12-13 gradu ingurukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da. Itsasgorak 2:01ean eta 14:24an izango dira, eta itsasbeherak 8:13an eta 20:25ean.