EUSKADI.-Euskalmeten biharko eguraldiaren iragarpena

Actualizado: miércoles, 25 marzo 2009 17:30

BILBO, 25 Mar. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, bihar goizaldean lainoek zerua estaliko dute Kantauri isurialdean, batez ere Gipuzkoa, Nafarroa iparraldean eta Ipar Euskal Herrian. Gainera, baliteke bertan tantaren bat edo beste botatzea, ezer gutxi izango bada ere.

Goizak aurrera egin ahala zerua garbitzen joango da, eta lurraldearen gainontzekoan bezala, giro eguzkitsua gailenduko da berriro. Tenperatura zertxobait gorago mugituko da, goizaldean Araba eta Nafarroan izotza bota dezakeen arren.

Itsasoan mendebaldeko haizea ibiliko da, 2ko indarrarekin, eta arratsaldean iparraldera egingo du, 3ko indarrarekin. Itsaso kizkurra eragingo du, itsaskirrira handituz. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1,5 metroko olatuak altxatuko ditu.

Uraren tenperatura 12 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da. Itsasgorak 3:08an eta 15:26an izango dira, eta itsasbeherak, 9:15ean eta 21:28an.