EUSKADI.-Euskalmeten biharko eguraldiaren iragarpena

Actualizado: martes, 31 marzo 2009 19:22

BILBO, 31 Mar. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, bihar euria espero da. Iparraldeko haizearen eraginpean jarraituko dugu eta giro freskoa mantenduko da, goizean goizeko tenperatura zertxobait gorago kokatuko den arren.

Edozein momentutan euria egin dezake, baina aukera handiagoa izango da egunaren lehen partean eta lurraldearen ekialdean. Beraz, giroa goibela eta hezea izango da.

Itsasoan ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da 3-4ko indarrarekin, eta itsaskirria edo itsaskia eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro inguruko olatuak altxatuko ditu.

Uraren tenperatura 12 gradukoa da eta ikus-eremua lau eta hamar kilometro artean kokatuko da bihar. Itsasgorak 7:06an eta 19:28an izango dira, eta itsasbeherak 00:49an eta 13:08an.