EUSKADI.-Euskalmeten biharko eguraldiaren iragarpena

Actualizado: miércoles, 15 abril 2009 19:08

BILBO, 15 Abr. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, bihar ezegonkortasunak jarraituko du. Etengabeko euria espero ez den arren, zaparradak ugariak izango dira, batez ere egunaren bigarren partean. Zenbait lekutan trumoiak jo eta txingorra bota lezake.

Tenperatura zertxobait gorago iritsiko da eta epelenak 15-17 gradu inguruan izango dira. Gaueko tenperatura freskatu egingo da. Mendebaldeko haizea ibiliko da, indar askorik gabe.

Itsasoan, goizaldean eta gauean hegoaldeko haizea ibiliko da, 3-4ko indarrarekin. Lehenengo bi milietan itsaso kizkurra eragingo du, gainontzeko tokietan itsaskirria edo itsaskia. Goizean zehar mendebaldera aldatu eta baretu egingo da, 2-3ko indarra hartuz eta itsaso kizkurra edo itsaskirria eraginez. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak bi metroko olatuak altxatuko ditu, eta txikitu egingo dira, arratsaldean 1-1,5 metrokoak eragin arte.

Uraren tenperatura 12-13 gradukoa da eta ikus-eremua lau eta hamar kilometro artean egongo da bihar. Itsasgorak 7:24an eta 19:53an izango dira, eta itsasbeherak, 1:18an eta 13:33an.