EUSKADI.-Euskalmeten biharko eguraldiaren iragarpena

Actualizado: jueves, 16 abril 2009 19:28

BILBO, 16 Abr. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, eguraldi aldakorrarekin jarraituko dugu bihar. Aterrune luzeak izango badira ere, han-hemenka zaparradak izango dira, tarteka trumoitsuak. Haizea mendebaldetik jarriko, zenbaitetan ipar-mendebaldeko ukitua hartuz. Tenperaturak antzera jarraituko du.

Itsasoan, mendebaldeko haizeak, 4ko indarrarekin, itsaskia eragingo du. Arratsaldean baretu eta 2-3ko indarra hartuko du, hegoaldera aldatuz. Lehenengo bi milietan itsaso kizkurra eragingo du, eta gainontzeko tokietan itsaskirria. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro bete inguruko olatuak altxatuko ditu.

Uraren tenperatura 12-13 gradukoa da eta ikus-eremua lau eta hamar kilometro artean kokatuko da bihar. Itsasgorak 8:33an eta 21:10ean izango dira, eta itsasbeherak, 2:18an eta 14:43an.