EUSKADI.-Euskalmeten biharko eguraldiaren iragarpena

Actualizado: lunes, 4 mayo 2009 19:16

BILBO, 4 May. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, bihar giro eguzkitsua gailenduko da. Goizean hodeigune batzuk agertuko dira, aukera handiagoz Ipar Euskal Herrian, Gipuzkoan eta Nafarroa iparraldean, baina arratsalderako desegingo dira.

Ziertzoa baretu egingo da, baina iparraldeko haizea ibiliko da oraindik, indar askorik gabe. Gauean giroa freskatu egingo da, mendi eremuetan termometroa izotz puntura hurbilduko da. Egunez, aldiz, termometroek gora egingo dute.

Itsasoan, iparraldeko haizea ibiliko da 2ko indarrarekin, eta arratsaldean zakartu eta 3ko indarra hartuko du. Itsaso kizkurra eragingo du hasieran, eta arratsaldean itsaskirria. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1-1,5 metro arteko olatuak altxatuko ditu.

Uraren tenperatura 14 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da bihar. Itsasgorak 00:27an eta 12:58an izango dira, eta itsasbeherak, 6:38an eta 18:52an.