EUSKADI.-Euskalmeten biharko eguraldiaren iragarpena

Actualizado: miércoles, 20 mayo 2009 19:31

BILBO, 20 May. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, bihar beroa ez da hain handia izango. Goizaldean zerua hodeitsu egongo da oraindik eta zaparradaren bat bota dezake, baina goizean goiz hodei gutxirekin geratuko da berriro.

Tenperatura maximoek behera egingo dute apur bat; kostaldean 20-22 gradu inguruan geratuko dira, eta gainontzeko lekuetan 25-26 gradu inguruan. Beroa nahiko izango da arratsaldean bero-hodeiak sortzeko, hala ere, baina ekaitz arriskua gaur baino txikiagoa izango da.

Itsasoan iparraldeko haizea ibiliko da, 3-4ko indarrarekin, eta itsaskirria edo itsaskia eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5-1 metro inguruko olatuak altxatuko ditu.

Uraren tenperatura 15 gradukoa da eta ikus-eremua hamar kilometrotik gorakoa izango da bihar. Itsasgorak 00:32an eta 13:00etan izango dira, eta itsasbeherak, 6:42an eta 19:04an.