EUSKADI.-Euskalmeten biharko eguraldiaren iragarpena

Actualizado: lunes, 25 mayo 2009 19:42

BILBO, 25 May. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziaren iragarpenaren arabera, bihar euri kontuekin jarraituko dugu. Haizea ipar-mendebaldetik ibiliko da eta termometroak zertxobait jaitsiko dira, eguneko tenperatura epelenak 15-16 gradu ingurura iritsiz.

Zaparradak aurreko egunetan baino arinagoak izango dira eta pilaketa handienak Kantauri isurialdera mugatuko dira. Arratsaldean hodeiak saretzen hasiko dira.

Itsasoan ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, 4-5eko indarrarekin, eta itsaskia edo itsaski handia eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 1,5-2 metro arteko olatuak altxatuko ditu.

Uraren tenperatura 15 gradukoa da eta ikus-eremua bat eta lau kilometro bitartean egongo da bihar. Itsasgorak 4:24an eta 16:41ean izango dira, eta itsasbeherak, 10:22an eta 22:57an.